WAI AA Bertsio erabilerraza
Bakio
Bakiowww.bakio.org
Larunbata, irailaren 4a
10:30 : Futbola 11 Nagusiak. Fútbol 11 Senior. Basurto-Bakio K.T. [+] (Basurto)
Igandea, irailaren 5a
12:00 : Nagusientzako "hamaiketakoa" Gure Etxean. `Hamaiketako´ para (Gure Etxea)
12:00 : Futbola 11 Nagusiak. Fútbol 11 Senior. Begoña-Bakio K.T. [+] (Begoña)
[AGENDA]
agenda_pie
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KIROLDEGIAK 677 ABONATU DITU BI HILABETETAN

EGINDAKO AZTERKETAREN ARABERA %66,86 HERRIAN BERTAN ERROLDATUTAKOAK DIRA

Udaleko Kirol arloak kirol-zentro berriaren egoerari buruzko balantzea egin dau.

Azterketa zentroa zabaldu zanetik, uztailetik, honakoa da eta horren arabera 677 erabiltzailek abonatu egitea erabaki dabe. Horietatik, %55,13 gizonezkoak eta %44,87 emakumezkoak dira. Balantzea positiboa da Idoia Agirre Kirol zinegotziarentzat. Bere esanetan, “espero dogu irailean bere herriko polikiroldegia gainezka daukon jente asko be hona etortzea” eta gainera, beste datu bat gehitu dau: “%66,86 erroldatutakoak eta %37,14 Derio, Lezama edo Getxo bezalako beste udalerri batzuetakoak dira”. Gehien eskatutako bonuak 18 urtera arteko banakoak dira 161 pertsonagaz, eta hurrengo familiko bonuak.

Era askotako jarduerak

Zentroak orain arte 4 eta 12 urte arteko umeentzako zein nagusientzako igeriketa ikastaroa eskaini dau uztailean, eta irailetik aurrera jarduera desberdinak egiteko 15
ikastaro egitea dago aurreikusita (taichi, yoga, spinning edo karate, besteak beste). “Horietan parte-hartze handia espero da, hainbat erabiltzailek interesa agertu dabe-eta”, dio Agirrek. Beste alde batetik, erabilitako espazioen araberako balantzea begiratuta, gimnasioa, frontoia eta igerilekua dira gehien erabilitakoak.

Gainera, IZENPE txartela egiteko 439 eskari izan dira, “horrekin udal instalazio guztietara sartu ahalko baita, karnetaren 5 euroak aurreztuz”.


 KIROLDEGIAK 677 ABONATU DITU BI HILABETETAN
Gimnasioa




BANDERA BERDEAQ turistikoaAENOR kalidadeaIngurumena AENORBideoakHerritarrentzako Arreta ZerbitzuaHerri BarriakEuskerearen MediategiaWebcamBakioko KiroldegiaBakioko LiburutegiaTxakolinguneaGazteguneaBakioko TalasoterapiaKultur EtxeaONA TxartelaAnimalien adopzioaIntranetbizkaia.eu biscaytik
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2006 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz