BIZILORE alkarteak antolatuko dau tailer praktikoa bagilaren 27an eta 28an, astelehen eta martitzenez, 17:00etatik 20:00etara.
San Joan sasoiko pomada etxeko ore bat da, berde ilun kolorekoa, orioz eta osabedarrez eginikoa. Esate baterako, mina txikitzen dau eta erredurak, urradurak, zauriak… osatzen laguntzen dau.
Programa:
Lehenengo eguna: landareak batzea Bakio inguruan.
Bigarren eguna: pomada egitea.
Bertan parte hartzeko baldintza bakarra honakoa izango da: interesdunek aldez aurretik izena emotea Kultur Etxean (94 619 33 69).