Albisteak

Aratusteak 

Bakioko aratusteak ospatu behar dirala eta, Bakioko ostalaritza establezimendu batzuek (Kai, Birjilanda, Itxas-Argi, Ur-Zabal, Bakiense, Batzoki eta Busturia) honako jarduera honeek programatu dabez zezeilaren 25erako (zapatua):

Arratsaldeko 6etatik aurrera, moilan umeen jaia izango da, eta hara mozorrotuta doazen guztientzako ezusteak izango dira.

Gauean, helduen jaia izango da. Mozorrorik onenentzako sariak eta opariak izango dira.

Informazio zehatzagoa emoten dauen kartela erantsi da.

Kartela (PDF 4,97Mb)