Albisteak

Sobrellanoko Jauregia (Comillas) 

Bakioko Turismo Bulegoak toki berriak ezagutzea gustoko dutenentzat aisialdirako irteerak antolatzen jarraitzen du. Hurrengo proposamenak bi leku ditu jomuga: Santander eta Comillas.

Txangoa abuztuaren 21ean gertatuko da, asteartean, aldez aurretik 40 euroko izena-ematea burutu ondoren. Prezioak barne hartzen ditu autobusa, gida, bazkaria, eta sarrerak.

Izena emateko Turismo Bulegora jo beharra dago eta epea abuztuaren 20an bukatzen da.

Informazino gehiago: Turismo Bulegoa (94 619 33 95).

Kartela (PDF 218Kb)

Egitaraua (PDF 133Kb)