Enplegua

 

Hiru hilabetetan zabalik egongo da banaketak egiteko udaleko lan poltsan izena emoteko epea:

  • Zezeilaren 15etik martiaren 15era
  • Bagilaren 15etik garagarrilaren 15era
  • Urriaren 15etik zemendiaren 15era

Deialdi hau, batez be, Bakion erroldatutako 18 urtetik gorako ikasle eta gazteei zuzentzen jake, eta hari esker beste pertsona batzuk apuntatu ahal izango dira banaketa nahiz kultur ekitaldietako jendaurreko zerbitzuei erantzuteko.

Lan poltsa honetan sartzeko interesik euki ezkero, udal bulegoetara jo beharko da astelehenetik barikura, 9:00etatik 14:00etara; bertan aurkeztu beharko dira beherago agertzen diran beharrezko agiriak.

Zereginak:

  • Udal korrespondentzia banantzea
  • Kultur, gastronomia, kirol... ekitaldiei laguntzeko zerbitzua

Beharkizunak:

  • Eskaera orria.
  • NANaren fotokopia.
  • Bakion erroldatuta egotea.

Garrantzitsua!

  1. Eskatzaileei erregistroko sarrera zenbaki bat emongo jake eta horren arabera sartuko dira zerrendaren amaieran.
  2. Lan jarduerarik daukien personek lanean hartutako alta horren barri emon behar izango dabe. Egoera horrek irauten dauan bitartean, ezin izango dira lan poltsa honetako eskaintzez baliatu. Hori bete ezean, poltsatik kanpo geratuko dira.
  3. Behar dan moduan justifikatu beharreko lan edo osasun arrazoien kasuan izan ezik, edozein eskaintzari uko egiten deutsien personak lan poltsatik kanpo lotuko dira 4 hilabeteko epean.
  4. Lana behar dan moduan ez dala egin egiaztatzen bada, zerrendan dagoan persona hori lan poltsatik kanpo lotuko da 8 hilabeteko epean.

Lan poltsea gaurkotzea:

Lan poltsea lau hilerik behin gaurkotuko da:

  • Zezeilaren 15etik martiaren 15era
  • Bagilaren 15etik garagarrilaren 15era
  • Urriaren 15etik zemendiaren 15era

Oharra:

Argibiderik behar izan ezkero:

Tfnoa: 946 194 001
Faxa: 946 193 118
E-posta: udala.bakio@bizkaia.org