Alkarteak

Alaitasuna Pelota Taldea 
  • Helbidea: Agirre Lehendakaria Plazea 2 
  • Jarduera: Kirol elkarteak
  • Telefonoa: 946 194 070 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako:  
  • Webgunea:  

Alaitasuna Pelota Taldea 

Klubaren ezaugarriak

Esan behar da esku-pelota taldea sortu aurretik, Bakion pelotarako zaletasun handia egoala, batez be palan jokatzeko. Urtean bi txapelketa jokatzen ziran: bata, narruzko peloteagaz; eta bestea gomazko peloteagaz. Esku-pelota modalidadean, ostera, ez zan jokatzen.

1990ean, Udalak pelotazaleak animau ebazan euren taldea sortu eien. Holan sortu zan "Alaitasuna pelota taldea". Imanol Ormaetxeak, Javier Alzagak, Jorge Busturiak, Imanol Larrazabalek eta Juan Carlos Uriartek osotu eben zuzendaritzea. Ordutik aurrera hainbat zuzendaritza-batzorde egon dira eta gaur egunekoa goian adierazotako pertsonek osotzen dabe.

Urteotan pelota-jokoari garrantzi handia emon gura izan jako bi arlotan: kirol arloan eta kultur arloan. Kirolari jagokonean, ez dogu ahaztu behar euskal peloteak hainbat alderdi bateratzen dauzala, umeen psikomotrizidadea, besteak beste; ganera, pelotea eskoleaz kanpoko jarduerea da Urkitza ikastetxean. Jarduerok frontoian bertan garatzen dira, modalidade guztietan, eta bai neskek bai mutilek parte hartzen dabe. Kultureari jagokonean, euskerea komuniketako baliabide izango dauen euskal kirol eredu baten aldeko apustua egin gura da.

Urtero-urtero, 36 pertsona proiektu hau aurrera eroateaz arduratzen gara. Pertsona horreen artean pelotari benjaminak, kimuak, umeak, kadeteak, seniorrak, monitoreak, arbitroak, ordezkariak eta arduradunak gagoz.

Diziplina desbardinak zabaltzea dala eta, esku-pelotea izan zan, lehenengo urteetan, Alaitasuna pelota taldearen jarduerearen euskarri nagusia. Gerora, neska-mutilak beste modalidade batzuetara bideratu dira, erraketara edo paletara, adibidez; frontenis edo pala (goma edo narruzko pelotakaz) txapelketetan parte hartu daien be animau doguz.

Entrenamentuak

Seniorrak: ordu bi astean, gomea/narrua.

Kimu, ume eta kadeteak: ordu bi astean.

Benjaminak: ordu bi astean.

Urkitza ikastetxeko eskoleaz kanpoko jarduerak: ordubete astean.

Bakiotik kanpoko txapelketetan parte hartzea

Kategoria: seniorrak; modalidadea: palea

  • Bizkaiko "El Corte Inglés" Txapelketea
  • Euskadiko Txapelketea
  • Udabarriko Txapelketea
  • Bermeoko Udala Saria
  • Arminzako Txapelketea

Kategoria: benjaminak-kimuak-umeak-kadeteak; modalidadea: esku-pelotea

  • Eskolartekoa (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Eskualdeko txapelketea (bikoteka, abenduan)
  • Eskualdeko txapelketea (bakarka, maiatzean)

Bakioko frontoiko txapelketetan parte hartzea
  • "Bakioko Udala" Eskualdeko Txapelketea (gomea)
  • Bakarkako esku-pelota txapelketea
  • San Jose eguneko "24 orduak" (gomea)
  • Bakioko Udala Eskualdeko Txapelketea (pala laburra)
  • "Atxarte Granjak" Saria, esku-pelota txapelketea bikoteka
  • 2003ko udako esku-pelota opena, bakarkakoa
  • Udako paleta txapelketea (narruzko pelotea)

Taldeak egindako beste jarduera batzuk
  • San Juan eguneko jokoak organizau dauz
  • Herriko zaindariaren jaietako egitarauan parte hartu dau
  • Euskerea erabili eta sustatzea helburu daukien jardueretan (Korrika, Euskerearen Eguna, Euskera Batzordea...) lagundu dau
  • Urteerak egin dauz (Alaitasuna eguna: kirol eta kultur arloko joan-etorria Iparraldeko Mugerrera)
  • "Multiabentura" Uribe Kostan (txirrindularitzea, eskaladea, piraguismoa)

Erakundearen datuak

Arduraduna: Juan Carlos Uriarte

Alkartea sortu zan urtea: 1990

Erabilten dauzan instalazinoak: Zubiaurreko pabiloia eta udal frontoiak

Zuzendaritza-Batzordea

Koordinatzaile nagusia: Juan Carlos Uriarte

Presidentea: Igor Lopategi Zabala

Diruzaina: Egoitz Abio Arrillaga

Kideak: Jesús Erauzkin, Aritza Ormaetxea, Karmele Uriarte

Alaitasuna Pelota Taldea 01 Alaitasuna Pelota Taldea 02 Alaitasuna Pelota Taldea 03