Alkarteak

Arrapalako logoa 

Arrapala,ontzi-arrantzako Alkartea 

Erakundearen datuak

Arrapalako kideakArduraduna: José Antonio Bilbao Goitia
Alkartea sortu zan urtea: 2001
Kide kopurua: 40

Zuzendaritza-Batzordea

Lehendakaria: José Antonio Bilbao Goitia
Idazkaria: Pedro Crucelegui Solozabal
Diruzaina: José María Jacob Schmidt

Alkartearen ezaugarriak

ArlanpeaArrapala alkartea 2001. urtean sortu eben "itsasontzitik arrantza egiteko" zaletasuna euken pertsona batzuek.

Alkartearen izenak ("Arrapala") alkartearen jatorrian bertan dauka oinarria eta jatorriak, barriz, Bakion kirol honetan jarduten dabenen egoerea hobetzeko egindako proposamenakaz loturea dauka; izan be, marea goian zein marea behean egon arren, kaian eten barik ura ikututen egongo dan arrapalea egin gura da; hormearen ondoan hormigoizko bidea egitea da beste proposamen bat.

Alkarteak lortu gura dauzan helburuen artean, honeek nabarmentzen dira: kirol hau gogoko daben guztien kezkak bat egitea, maila ofizialean hartu-emonak ezartzea, nautika eta kirol arloan interesa biztea, olgeta-arrantzea sustatzea, eta Bakiok izango dauen kirol-portuaren inguruko edozein jarduera edo planteamendutan parte hartzea.

Ontzietarako lekua 1 Ontzietarako lekua 4 Ontzietarako lekua 2 Ontzietarako lekua 3 Proposamena 1 Proposamena 2