Klubaren ezaugarriak
2001. urtean sortu genduan futbolean jokatzea gogoko genduan lagun batzuek; izan be, ez genduan aukerarik euki geure gaitasunak herriko klubean garatzeko. Holan ba, ATXURRE BAKIO FUTBOL TALDEA sortzea erabagi genduan. Hasieran, taldea herritarrakaz osotuta egoan, baina azken urte honetan normalean Bakion bizi diran gazteak be sartu dira gure taldean.
Horrezaz ganera, Bakioko eta inguruetako ostalaritza-lokal eta saltokiek eskuzabaltasunez emoten deuskuen diru-laguntzetan oinarritzen dau aurrekontua gure klubak. Hori dala eta, aukera hau aprobetxau gura dot horreei guztiei emoten deuskuen laguntzea eskertzeko. Diru-laguntza horreez ganera, kluba osotzen dogunok herriko jaietan ipinten dogun txosnan behar eginda be dirua ataraten dogu eta diru horregaz denporaldiaren zati bat finantzetan dogu. Udalak emondako diru-laguntzea be ez dogu ahaztu behar.
Esan behar da ATXURRE BAKIO FUTBOL TALDEAk organizetan dauala, urtero, garagarrilean eta abuztuan egiten dan futbol-areto txapelketea.
Helburuak
Gure herriaren izena ahalik eta gehien zabaldu gura dogu, eta Bakioko bizilagunen artean ahalik eta kopuru handienak gure proiektu honetan parte hartzea be gura geunke.
Erakundearen datuak
Arduraduna: Jokin Garai Orbe
Kluba sortu zan urtea: 2001
Erabilten dauzan instalazinoak: Mungiako Bakioko Kiroldegia
Zuzendaritza-Batzordea
Lehendakaria: Jokin Garai
Lehendakariordea: Josu Garai
Idazkaria: Kepa Kruzelegi
Diruzaina: Aitor Kruzelegi
Batzordekidea: Iker Renteria
Entrenatzailea: Unai Uriarte