1989ko maiatzaren 23an sortua.
Lehenengo zuzendaritza-batzordea
Sortzailea: Carlos Uriarte (Bakio)
Lehendakaria: Txomin Rentería (Bakio, 1989-1995)
Lehendakariordea: Carlos Uriarte (Bakio)
Diruzaina: Rodolfo Mendiola (Bakio)
Idazkaria: Josefina Ibinaga (Bakio)
Batzordekideak: Felix Jauregizar (Bakio), Arnaldo Larrazabal (Bakio), Andoni Busnadiego (Bilbo)
Zelaia
- Zubiaur, 100 x 65, bedar naturala.
- Jabea: Espainiako Futbol Federazinoa.
- Instalazinoak (dutxak, aldagelak, biltegia, tabernea, etab.): Bakioko Udala.
- Ez dauka tribunarik (proiektua dago).
Ezkutua
- Ingurua gorria da eta barrena zuria. Lau zatitan bananduta dago eta zati bakotxak gauza bat adierazoten dau: Gaztelugatxeko San Juan, Bakiotik begiratuta; San Pelaio elizea; txakolin botilea eta mahats-mordo bi; eta lanperna eskukadea.
Uniformea
- Gorria goitik behera (kamisetea, prakak eta galtzerdiak)
- Bigarren jantzia: urdina goitik behera
Sozio kopurua
- 300 inguru (%50 inguru Bakiokoak)
- Sozio kuota: 42 euro inguru
Gaur eguneko zuzendaritza-batzordea
Lehendakaria: Fernando Mendiguren Lubian
Kirol ibilbidea
1989-90 denporaldia
- Erregionaleko 2. mailan lehenengo bider: Taldeko txapeldunordea izan zan eta erregionaleko 1. mailara igon eban.
- Entrenatzailea: Carlos Uriarte. Iñigo Bilbaok, “Trutxik”, taldearen ardurea hartu eban txapelketea amaitzeko 7 jardunaldi falta zirala. Taldea Bermeo, Mungia eta Bakioko gazteek osotuta egon zan. Hilario Lasa, Cristóbal Andrade, Ibon Cancio, Gorka Odriozola eta Andoni Olaskoaga izan ziran garai haretan jokatu eben bakiotarrak.
1990-91 denporaldia
- Erregionaleko 1. mailan.
- Entrenatzailea: José Ramón Ibarra (Bermeo). Taldeak sailkapenaren erdialdean amaitu eban denporaldia.
- Kimuen taldea sortu eben Futbol 7 modalidadean. Entrenatzailea: Iñaki Imatz.
1991-92 denporaldia
- Erregionaleko 1. mailan.
- Entrenatzailea: José Ramón Ibarra (Bermeo). Taldea hirugarren geratu zan, halanda ze, gora igoteko promozinoa jokatzeko aukerea izan eban. Portugaleteko Galeote C.D. taldearen kontrako promozino-partidua irabazi eban, baina ezin izan eban gora egin, kategoria gorenean tokirik ez egoalako.
- Umeen taldea sortu eben; Iñaki Imatz zan entrenatzailea. · José Markaida hasi zan kimuen taldea entrenetan.
1992-93 denporaldia
- Erregionaleko 1. mailan.
- Entrenatzailea: Jaime Ruiz (Sondika). Taldea laugarren geratu zan.
- Kimuen taldea desegin ostean, kadeteena sortu eben; Patxi Oregi zan entrenatzailea.
1993-94 denporaldia
- Erregionaleko 1. mailan.
- Entrenatzailea: Julen Uranga (Bermeo).
1994-95 denporaldia
- Taldeak kategoria gorenera igon eban.
- Entrenatzailea: Julen Uranga (Bermeo).
- Iñaki Imatzek entrenetan eban umeen taldea taldeko txapeldun izan zan.
- Gazteen taldea sortu eben eta Patxi Oregik hartu eban taldea entrenetako ardurea. José Markaidak kadeteen taldea entrenetan eban.
- Klubarentzat urte ha historikoa eta errepikatu ezina izan zan; izan be, 1.000 bizilagun eskaseko herrian, gazteen artean lau kategoria egozan jokatzen: umeak, kadeteak, gazteak eta seniorrak.
1995-96 denporaldia
- Goreneko kategorian.
- Entrenatzailea: Julen Uranga (Bermeo).
- Bakio futbol taldeak denporaldi ederra egin eban kategoria barrian eta txapelketako ezustekoa izan zan. Zazpigarren geratu zan sailkapenean.
- Umeen taldea desegin zan.
1996-97 denporaldia
- Goreneko kategorian.
- Entrenatzailea: Julen Uranga (Bermeo).
- Bakio futbol taldeak txarto pasau eban denporadi horretan. Sailkapena ez zan ona izan eta Urangak taldea itxi eban. Ibarra etorri zan ostera be eta taldea behera egitetik salbau eban. Azkenean, taldeak sailkapenaren erdialdean amaitu eban denporaldia.
- Patxi Oregik 2. mailako gazte-taldea txapeldun izatea lortu eban.
- Iñaki Imatzekin 1. mailako kadeteak txapeldun izan ziran.
1997-98 denporaldia
- Goreneko kategorian.
- Entrenatzailea: Oskar Sáez (Bilbo).
- Emaitzak txarrak izan ziranez, zuzendaritza-batzordeak entrenatzailea kargutik kendu eban zemendian; Andoni Lazaro bermeotarrak hartu eban taldearen ardurea. Suerte txarrak kategoriaz jaitsi eragin eutsan taldeari, sailkapenean 15. postuan geratu zan eta. 3. mailako hiru talde bizkaitar jaitsi egin ziran eta 3. mailatik 2. B mailara batek be igon ez ebanez, Bakio futbol taldea erregionaleko 1. mailara pasau zan.
- Kadeteen taldea desegin zan.
1998-99 denporaldia
- Erregionaleko 1. mailan.
- Entrenatzailea: Iñaki Dueñas (Bilbo).
- Gatxa izan zan taldea osotzea. Kategoriaz jaistean jokalari gehienak beste talde batzuetan sartu ziran. Taldea goiko postuetan ibili zan baina azkenean ez eban gora egitea lortu.
1999-2000 denporaldia
- Erregionaleko 1. mailan.
- Entrenatzailea: Juan Pedro Garai (Fruiz).
- Gazteen taldea desegin zan. Gazteen taldean egoteko edadea eukien bost gazte erregionaleko taldean sartu ziran eta denporaldia postu errespetagarrian amaitu eben, taulearen erdian, hain zuzen be.
2000-01 denporaldia
- Erregionaleko 1. mailan.
- Entrenatzailea: Juan Pedro Garai (Fruiz).
- Zuzendaritza-batzordeak lankidetza-akordioa egin eban Bermeo Klubagaz filialean. Bermeoko erregionaleko 2. mailako taldea desegin zanean, hango jokalari batzuk Bakio futbol-taldean sartu ziran. Taldea zazpigarren geratu zan sailkapenean.
2001-02 denporaldia
- Erregionaleko 1. mailan.
- Entrenatzailea: Esteban Astillero (Bilbo).
- Helburua zortzi lehenengoen artean sailkatzea zan, holan, Bizkaiko Federazinoak sortu dauen kategoria barrira igon daiteke eta. Taldea txarto hasi zan eta entrenatzailea aldatu eben. Uranga etorri zan barriro, baina ezin izan eban taldea zortzi onenen artean sartu.
2002-03 denporaldia
- Lurraldeko 1. maila. II. taldea.
- Entrenatzailea: Juan Mª Begoña (Zamudio).
- Kategoria barrira igoteko asmoa konplikau egin zan martiko emaitza txarrakaz.
2006-07 denporaldia
- Lurraldeko 2. maila. III. taldea.
- Entrenatzailea: Xabier Regueiro.
- Sailkapenean bere taldeko lehengo postuan geratu zan. Beraz, igoera matematikoa lortu eban.
Finantzazinoa
- Sozioak, publizidade finkoa, zozketak, loteriak, txartel-leihatilea, tabernea, Bakioko Udalaren diru-laguntzea, Athletic Club taldearen laguntzea, saltoki eta tabernen laguntzea, laguntzaileak, etab.
Partiduak
Denporaldiaurrea
- Abuztuaren 15etik irailaren 15era