Alkarteak

Bakio surf taldea 

Bakio Surf Taldea 

Klubaren ezaugarriak

Bakio Surf Taldea 1992ko maiatzaren 26an sortu zan, surf zale batzuek zuzendaritza-batzorde baten Bakion surfa egiten dan gune desbardinetako ordezkariak alkartu ebezenean: Javi Aguirrezábal, Alberto Urrutia, Jon Jon Erauzkin, Mitxel Verdes, Ana Urrutia eta Ibon Garmendia. 30 urtean lehenengo bider, Bakioko surflariak irabazi-asmorik bako alkarte baten batu ziran, olatuak babestu eta surfa sustatzeko asmoagaz.

11 urtetan jardunean ibili ostean, balantzea oso positiboa da. Momentu honetan finkatutako surf taldea daukagu, 300 soziok baino gehiagok osotutakoa, eta ganera, gure klubak hasierako helburuei eutsi deutse. Hona hemen:

  • Toki-zirkuitua egitea. - Europako txapelketetan erakunde lez benetan aintzat hartzea.
  • Oinarrizko surfa sustatzea.
  • Sozioei materialak prezio onean eskuratzea.
  • Toki-mailan berbea eta botoa eukitea gure ingurunean eragina dauken kontuetan: itsasoan, adibidez.
  • Oraindino egin behar dogun bidea gatxa da, baina burruka egiten segitzeko daukagun eragingarria olatuak atrapetako gogoan oinarritzen da; halanda ze, edozein eragozpeni aurre egiteko kapaz dan motibazinoa da.

Erakundearen datuak

Gaur egun, zuzendaritzea ondoko honeek osotzen dabe:

Lehendakaria: Mikel Zuñiga

Lehendakariordea: Gontzal Mendiola

Idazkaria: Jon Aspuru

Diruzaina: David Mendiola

Bokala: Ibon Elorriaga