Klubaren ezaugarriak
1991 inguruan dauka klubak jatorria. Bakio, Bilbo, Bermeo eta Getxoko piraguistak Jatako Ibaiondo jatetxean alkartu ziran arratsalde baten eta kluba formalizatzea erabagi eben. Itxas-Ondo izena ipini eutsen, danek Bakiogaz eta itsasoagaz loturea eukelako eta tabernearen izenagaz eta piraguismoagaz zerikusia eukalako. Pertsona honeek hartu eben parte batzar haretan: Juantxu Aspuru, Porfi H. Zubizarreta, Luis Abando, José M. Guijarro, Alfredo Guijarro, Julio Anza, Juan Tomás Anasagasti, Enrique Ibisate, Agustín Mentxaka, Jon Trujillo... Batzar horretatik sortu zan lehenengo zuzendaritza-batzordea, Luis Abando, Jon Trujillo, Agustín Mentxaka, Miren Lourdes Olabarri eta Uxue Díaz Pereak osotutakoa. Klubak 36 piraguista be euki izan dauz, 14 urtetik 50 urtera bitarteko piraguistak, hain zuzen be. Gaur egun 28 kirolarik osotzen dabe kluba. Sozioen interesen arabera, urtero aldatzen da klubera sartu eta bertatik urteten daben pertsonen kopurua. Bakiok eta bertako hondartzeak, itsasoak eta olatuek alkartu ebezan guztiak.
Lortutako garaipenak
Klub lez, Wave Ski Bakio 2001 munduko txapelketea eta 1994 eta 1996ko Europako txapelketak organizau dauz. Ezohizkoa izan da munduan, ze normalean txapelketa horreek herrialde bakotxeko federazino edo alkarteek organizetan dabez.
Luis Abando da titulu gehien daukazan sozioa; izan be, garaipen honeek guztiak lortu dauz: Wave Ski Bakio 2001 munduko master txapelketa 1, 2. postua Gwinthian-Devonen 1998an, Europako Grand master txapelketa 2 Bakion 1994 eta 1996an. Rio de Janeiroko (Brasil) munduko kayak surf txapelketan ere 5. postua eskuratu eban 1999an. Ganera, Enrique Goyarrolak eta Agustín Mentxakak Euskadi 2002ko txapelketetan garaipena lortu eben. Jon Trujillo Europako g.m.ko txapeldunordea izan zan Bakion 1996an eta seniorren artean laugarren geratu zan Polzeath-Devonen 1993an. Emakumezkoetan, Amaia Etxebarria munduko txapelketan laugarren geratu zan Bakion 2001ean.
Klubaren egituraketea
Kluba mistoa da eta gaur egun Maike Adame, Itziar Emparantza eta Amaia Etxebarria oinarrizko hiru pieza dira txapelketak organizau eta kirola sustatzeari jagokonean. Kluba edade guztietako pertsonentzat zabalik dago.
Eskola bat sortzea
Kirol hau egiteko eskolarik ez dagoen arren, aldian-aldian hastapen eta espezializazino ikastaroak organizetan dira.
Sozioak eta partaidetze-kuotea
Gaur egun, Klubak 28 sozio daukaz, eta soziook, kuota lez, 6,03 euroko kopuru sinbolikoa pagetan dabe.
Finantziazioa
Sozioek ipinten daben kopuru sinbolikoaz ganera, Kluba diru-laguntza ofizialen eta erakunde pribatuen laguntzearen bidez finantzetan da.
Jarduera-plana
- Euskadiko Waveski Txapelketea
2002an lehenengo bider egin zan txapelketa hau eta urte horretako esperientzia eta gero, Klubak jarduera horregaz segitzea erabagi dau; ganera, 3 probako formatu bera jarraituta egingo dau. Bai Euskadin bai inguruko lurraldeetan waveskiaren inguruan organizetan diran jarduera bakarrak dirala kontuan izanda, kirol hau egiten dabenek taldean eta modu organizauan egiten dabezan jarduera apurretakoak dira.
Klubak badaki txapelketea hobetu egingo litzatekeana probak leku desbardinetan egingo balira eta organizazinoan beste klub batzuek parte hartuko balebe; halanda ze, kluba erabat prest dago probaren bat garatu edo organizazinoan lagundu gura daben beste klub batzukaz behar egiteko.
- Bakioko Kayak Surf Opena eta Kayak kontzentrazinoa
Kayak surf txapelketea hainbat urtetan egin dan proba bat da eta pertsona askok parte hartzen dabe bertan. Egun berean piraguismo kontzentrazinoa egiten da, deialdia beste piraguista batzuei zabaltzeko; ganera, egun horretan beste jardueraren bat be (ibilaldia, esaterako) egiten da.
Erakundearen datuak
Arduradunak: Enrique Goyarrola eta Luis Abando
Kluba sortu zan urtea: Notarioaren aurrean 1991n; Eusko Jaurlaritzan, 1992an; Alkarteetan, 1992-05-07an.
Sozio kopurua: 25
Erabilten dauzan instalazinoak: Ibai eta itsasoak, Bakioko hondartzea, batez be
Zuzendaritza-Batzordea
Lehendakaria: Enrique Goyarrola
Idazkaria: Itziar Enparantza
Diruzaina: Agustín Mentxaka
Batzordekideak: Luis Abando eta Maike Adame