Klubaren ezaugarriak
1992an sortutako alkarte honek gaur egun 12 sozio daukaz.
Hasiera-hasieratik bertoko herri-kirola sustatzea izan da klubaren helburu nagusia. Hori dala eta, San Jose eguna dala eta, idi-probak organizetam dabez martian. Ganera, udagoienean Uribe Kostako txapelketako probak egiten dira Bakion. Proba horreek biak Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren baterako finantzazinoaren bidez egiten dira.
Gaur egun, Alkarteko kideak ahalegin handia egiten dabilz pertsona gitxi erakarten dauzan kultur eta kirol arloko jarduera honek pertsona gitxi batzuen kirola izateari itxi deion. Holan ba, bakiotarrek kirol honetan parte hartzea gura dogu eta, horretarako, urtero gonbidapena egiten deutsegu probak ikusten joan daitezan. Holan, sozio kopuruak gora egitea espero dogu.
Erakundearen datuak
Arduraduna: Felix Ascaiturrieta
Alkartea sortu zan urtea: 1992
Sozio kopurua: 12
Erabilten dauzan instalazinoak: Zubiaurko pabiloia
Zuzendaritza-Batzordea
Lehendakaria: Jon Ormaza
Diruzaina: Javier Marcaida
Mahaikidea: Jesús Olazar, Joseba Agirre