Alkarteak

Bakioko Ehiza eta Arraintza Alkartea 
  • Helbidea:  
  • Jarduera: Kirol elkarteak
  • Telefonoa: 630 966 840 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako: lfzabala@euskalnet.net 
  • Webgunea:  

Bakioko Ehiza eta Arraintza Alkartea 

Abisuak

Bazkideei jakinarazo gura deutsegu alkarteak arrantza materiala daukala (kanaberak, amuak, txirrikak, otzarak eta abar) interesa daukien zaleei eskaintzeko.

Alkarteak azaleko itsas arrantzako lizentziak eskuratzeko tramiteak bideratuko dauz urte osoan (diruzaina). Ehizako federazinoaren lizentziak eta erkidego guztietako lizentziak be kudeatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegokoak izan ezik.

Historia

Bakioko Ehiza eta Arraintza Alkartea irabazasmo bako erakunde pribatu bat da, nortasun juridikoa daukana eta jarduteko gaitasuna be; alkartearen helburua kirol jarduera fisikoa sustatzea eta bultzatzea da ondoko kirol modalidade honeen jardunaren birtartez: ehiza, arrantza eta tiroa.

Alkarte hau fundatzeko oinarrizko arrazoia zera izan zan: zaleei kirol horreetan jarduteko erantzun egokia emotea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak pasa eta kontrapasarako arautegi bereziko postuak ipintea eta, gauzak horrela, postu horreek Bakion modu egokian kudeatu ahal izatea.

Alkartea 1998ko maiatzaren 12an fundatu zan; sortu zanean, ondoko kideek osotu eben zuzendaritzea:

  • Lehendakaria: Ander Gil Madrazo
  • Lehendakariordea: Francisco Fernández Amirola
  • Diruzaina: Fernando Morcillo Barrueta
  • Idazkaria: Floren Zabala Santa Ana
  • Ehizako bokala: Genaro Fernández Gamboa

Urte horretako bagilaren 25ean, Javier Urkulu zuzendaritza horretan sartu zan arrantzako bokal modura eta José Manuel Santayana tiroko bokal modura.

1998ko garagarrilaren 20an, alkarte honek kirol alkarteetako erregistroan izena emon eta 2.597 erregistro zenbakia emon jakon.

Erakundearen datuak

Gaur egun, zuzendaritzea ondoko honeek osotzen dabe:

  • Lehendakaria: Floren Zabala
  • Lehendakariordea: Enrique Zumalabe
  • Idazkaria: Gorka Zubizarreta
  • Ehizako bokala: Igor Polo
  • Arrantzako bokala: Arkaitz Arziniega
  • Tiroko bokala: Gorka Rentería

      Kideakaz hartu-emonak izateko helbidea ondokoa da:

      Alkartearen egoitza Agirre Lehendakaria Plazea 2.ean (Kultur Etxea) dago; bertan alkartearen iragarki taula dago eta leku honetan egiten dira zuzendaritzaren batzarrak, batzar orokorrak eta pasa nahiz kontrapasako zozketak.

      Kidea izan gura daben guztiek eskaera inprimakia bete eta bazkide biren sinadurea lortu beharko dabe; urteko kuotea 12 eurokoa da.

      Alkartea bazkideen kuoten, pasa nahiz kontrapasako baimenen, Bakioko Udalaren diru-laguntzen eta bestelako erakunde pribatuen bitartez finantzatzen da; diru-laguntzen zati bat urtero-urtero egin ohi diran hainbat ekimen eratu eta antolatzeko emoten da.