Udal frontoia barritzeko eta ondoko orubean gizarte zentro bat eregiteko ideien lehiaketara aurkeztu ziran hamar proiektuetatik aukeraketea egiteko ardurea izan dauan epaimahaiak “Txakolinaren Gunea” deritxona hautatu dau, Rafael Apraiz Egaña eta Javier García de Vicuña arkitektoek prestatu eta Arquitectura y servicios ambientales, S.L.k aurkeztutakoa.
Proiektu horren arabera eraikin egingo diura frontoiari eutsita. Batean Txakolinaren Museoa iminiko da eta; beheko solairuan tabernean eta zerbitzu osagarriak egongo dira, lehenengo solairuan erakusketa-aretoa eta auditorio eta bigarren solairuan beste erakusketa-areto bat. Beste eraikinean txakolindegia egingo da eta beheko solairuan eta lehen solairuan jatetxea egongo da.
Epaimahaiaren ustez Txakolinaren Gunearen proiektuaren diseinua “barritzailea, oso landua eta osotua da eta hirigintzaren aldetik daukan tratamendua oso ondo antolatuta dago”. Ganera, akderdi honeek be baloratu dira: eraikuntzak urbanizazinoaren esparruan behar dan moduan txertatzen dirala eta proiektuan agertzen diran erabilerak era askotakoak dirala, ostalaritzakoak eta kulturakoak; ganera “oso ondo egokitzen dira ezarritako helburura”. OHARRA: Barri hau Herri Barriak udal aldizkariaren 27. zenbakian argitaratu da.
Rafael Apratz Egaña eta Javier García de Vicuña arkitektoek garatutako proposamen irabazlea
Goitisolo auzoan jardutako eremua antolatzeko ideien lehiaketea
Lehiaketearen xedea
Bakioko Udalak aurretik deskribautako jarduketa-eremuan udal frontoiaren inguruko hirigintza-antolamendua sustau dau: egingo da aldea birgaitu eta urbanizau be. Holan, udalerriaren beharrizanakaz egokiena dan erabilpen, zehaztapen eta destinoa daben eraikuntzak eregi ahalko dira.
Kokagunea eta ingurunea
Frontoia Larrauriko errepidetik udal mugartera sartu eta bertantxe dago, bidearen ezkerraldetik oso hur eta Estepona ibaiaren bidearen parean.
Beraren estaldurak, narriadura-arazo ugariz ganera, irudi industriala agertzen dau, Bakiok bultzau behar dauzan nekazaritza- eta turismo-ezaugarriakaz bat ez datorrena.
Frontoiaren kanpoaldeak desnibel topografiko handia agertzen dau. Frontoiaren atzealdearen erdian jarduketa-alde erantsia da, Udalaren jabetzakoa dalako, eta Txominen Taberna egoan orubea. Desnibel handi horrek azken proposamena baldintzatzen dau, egungo lurraren barru-barruko ezaugarri bereziak dirala eta.
Frontoiaren aurrean, bidearen beste aldean, ibaiaren mugakide dan zuhaiztia dago, tamalez hirigintza-definizino bako aparkaleku zirkunstantzial legez erabiltzen dana.
Ibaiaren beste aldean kirol-instalazinoak eta herri kiroleko probalekua dagoz. Alde honen aurretik ibilgailuak pasatzeko zubia dago, inguruko jardueren beharrizanak estaltzen dauzan aparkaleku zabalean bukatzen dana.
Jarduketa sortu dauan ideia
Frontoiaren inguruan osoko hirigintza-antolamendua proposatu da, jarduketa-eremua bateratzen dauana. Holan, hori edukiera zabalekoa eta hirigintza-gune zabal eta esanguratsua izango da udalerrirako sarrera nagusiko gune bezala.
Egun, udalerrira heltzeko hiri-gunearen alderdi hori zehaztubakoa da eta ez dau garrantzirik. Hori dela eta, diseinatutako jarduketa-proposamenean oso garrantzizkotzakoa da bertan esku hartu eta gabetasun horreek betetzen ahalegintzea. Besteak beste, honakoa egin behar da:
Jatorrizko frontoia berreskuratu.
Frontoiaren inguruko Txakolinaren Gunea eraiki, udal ekipamendua osatzen dauana.
Jarduketa-aldeko espaloi eta galtzadetan zorua diseinatzea eta bateratzea proposatu.
Frontoiaren aurrean dagoan eta ibaiaren mugakidea dan zuhaiztia antolatu eta oinezkoentzako ibilgailubako gune bihurtu. Era berean, jai-egunetan gauza askotarako erabili ahal diran pergola estalien aldea diseinatzea dago.
Ibaiaren ganeko oinezkoentzako pasabidearen bitartezko lotura eta kirolguneagazko eta probalekuagazko hirigintza-lotura.
Frontoia
Frontoiaren jatorrizko irudia berreskuratu gura da. Are, kanpoaldeko errebote-hormari eutsi gura jako apareju irregularragaz.
Erabilera-baldintzatzaileak dirala zio, hau da, euria egiten dauanerako, goitik estali gura da xaflaztatutako zurezko zinbria pilarebako okertu eta gainigonakaz. Zinbriok frontoiaren alde librean jarriko dira, kontrakantxean. Era berean, frontoiaren gaineko estaldura horren eragin bisuala txikitu gura da, materialak diseinatu eta lantzerakoan.
Beheranzko harmaila txikiak jarri gura dira, frontoiari laguntzekoak, udalerrira sartzeko bidearen alde bietan azaldutako beheko plazaren ingurua hirigintzari begira zabalduko dabenak.
Era berean, frontoia berreskuratu eta egokitzea proposatu da, paramentu bertikaletako itxitura nahasgarrietatik libratuz.
Museoa eta Txakolindegia (Txakolinaren gunea)
Eraikuntza biko multzoa proposatu da, frontoia bildu eta jarduketa-eremua osatu eta berraktibatzen dauana.
Lehenengo eraikuntzea, nagusia dana –Bakiora sartzeko bideagaz alkarzutik jarriko dana– Txakolinaren Museoa dogu. Bigarren eraikuntzea –maldagaz luzetara jarriko dana- Txakolindegia da, plaza publiko gainigonaren kanpoaldeak frontoitik bere atzealdean bereizia.
Harmailak
Frontoiaren eta Museoaren artean jartzeko eskailera harmailadunak (harri-itxurako hiri-elementuak) diseinatu gura dira, frontoiaren behealdea kanpoko hiri-gune gainigon horregaz komunikatzen dabenak, Museoaren sarreraren aurretik haren goiko solairuan eta Txakolindegirako sarreran.
Txakolindegia
Txakolindegia altuera bikoitzeko eta tarteko oineko gunea izango da. Beraren aldeetako bat lurraren desnibelean bermatuta dago eta kontrako aldeak zurezko pilareak eta leihate haundi-haundiak izango dauz, Txakolindegia eta beraren kanpoaldeko plaza bisualki komunikatzen dabezanak.
Goiko tarteko oinetik udalerriaren kosteari begirako perspektiba atseginagaz gozatzeko aukerea dogu. Halaber, Txakolindegiak eta Museoak amankomunean daben hormean kristalezko leihate haundia dago, bati gune batetik bai bestetik Txakolinaren guneko eraikuntzak etengabe ikusi ahal izateko.
Museoa
Maila bitan garatutako eraikuntza bolumena diseinatu da. Goikoa zurez estalitako elementu edukitzailea da –harrizko basamentuaren ganeko Txakolinen zurezko barriken irudia–. Beraren behe solairuan Museoaren sailen osagarria dan ekipamendua garatu da, hirugarren mailako erabilerakoa, taberna edo/eta ostalaritza erabilera izatekoa dana, apur bat atzera emona, antzinako Txominen taberna egoana.
Museora behe solairuko altuera bikoitzeko gune batetik sartzen da, tarteko oin baten bitartez bertikalki komunikatua. Bertan Museoko hainbat gela eta sail dagoz. Goiko solairuraino heltzen da. Goiko solairu horretan Museoko gela nagusia dago. Halaber, Museotik kanpoko plazara sartu ahal da.
Bertatik Txakolindegira bertara sartzea dago. Museoko goiko solairua gune garbia da, kanpoaldean legez zurezko akaberadun paramentu bertikalakaz definitua halaber.
Museoko goiko solairua kanpotik nekez ikusi daitekezan eta Iparraldeko orientazioko argi uneformeagoari begira orientatua dagozan lukanen bitartez argiztatuta dago bereziki.
Urbanizazinoa
Hirigintzari begira hiriko gune osagarri bi egituratu dira, euren artean komunikatu, ireki eta definituak. Lehenengoa frontoiaren aurrealdean dago, ibaiaren parean doan eta bera kosteagaz komunikatzen dauan komunikazino-ardatz nagusiak zeharkatuta. Bera goiko mailan gainigondako plaza-gunetik bigarren ardatz bisual eta antolakuntzazkoak zeharkatuta dago. Bertan begiz ikusi ahal da Txakolindegirako sarbidea. Berau harmailek kirolguneagaz eta probalekuagaz komunikatuta dago ibaia oinezkoentzako pasagunetik zeharkatu arte.
Zuhaiztia
Harrizko materiala diseinatzea proposatu da jarduketa-aldeko espaloi eta galtzadetan zorua horizontalki bateratzeko.
Hiriko altzarien, mugarrien edo bolardoen bitartez saihestu gura da ibilgailuak jarduketa-eremuan bereizi barik aparkatzea. Horretarako, aparkaleku bortxatuak jarri behar dira ibaiaren beste aldean.
Frontoiaren aurrean dagoan eta ibaia mugakide dauan zuhaiztia behar legez antolatzeko eta oinezkoentzako ibilgailubako gune bihurtzeko, pergola estalien zona diseinatu behar da, jai-egunetako erabilera diziplinanitza; eta hainbat hiri-higikor: eserlekuak, iturriak eta abar.
Pasagunea
Ibaiaren ganeko oinezkoentzako zurezko pasabidearen bitartezko lotura eta kirolguneagazko eta probalekuagazko beraren hirigintza-lotura dala bide, oinezkoak ibaiaren alde bietako gune horretan egon daitekez. Halaber, goiko plazara sartzeko harmailen eta kirolguneagazko eta probalekuagazko loturaren arteko antolakuntzazko ardatz bisuala dago.