Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak 100.000 euroko diru-laguntzinoa emon deutso Bakioko Udalari, txakolingunearen eraginpeko eremua egokitzeko; egokitzapen lan horreen barruan linea elektrikoa lurperatu da, posteen bitartez goi tentsinoko airetiko lineagaz lotuz, lurrazpiko pasabidea eginez eta kablea transformazino elektrikoko zentroragino eroanez.
Diru-laguntzino honen helburua honakoa izan da: udalerrian eta eskualdean enplegurako aukerak hobetzea eta jarduera ekonomikoa dinamizatzea, udalerrien kapitalizazinoa sendotuz.
Diruz lagundutako lanak amaituta dagoz; guztira 124.133 euroko kostua eduki dabe eta udaleko behargin taldeak egin dauz aurtengo ekitaldian.