Hirugarren eraikuntza fasean Txakolinguneak zenbait diru-laguntza jaso ditu; diru-laguntza horiek Gobernu Zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eman dituzte.
Jarraian zehazten diren diru-laguntzak guztira 2.951.994,22 eurokoak dira eta zenbait programaren arabera eman dira; programa horiek gehienbat kontuan hartu dute proiektuaren berrikuntza,b ai eta azpiegitura berriak Bakioko eta Bizkaiko ekonomian, kulturan eta turismoan izango duen trakzio ahalmena ere.
Ez da ahaztu behar Txakolingunea udalerriaren sarreran kokaturik dagoela, Basigoko Bide Nagusian, eta guztira 2.644 metro karratuko azalera dauka, solairu, altuera eta gune desberdinetan eraikiak.
Beheko solairua, lehenengoa eta bigarrena ditu. Eta eraikinaren sakoneran beste bi solairu osagarri. Eraikina interpretazio zentro modura egokitu nahi da (zentroaren gai nagusia txakolina izango da, bai eta txakolinari lotutakoak ere), baina, halaber, herritarren eta enpresen bilgune modura. Ideien, proiektuen eta prestakuntzaren haztegi modura, azken batean.
Beheko solairuan lurraldeko informazio turistikoaren eta zentroaren harrera eta informazio zerbitzua egongo da; interpretazio zentroak bereziki jorratzen dituen baliabideei buruzko argibideak ere emango dira. Aldi berean, gastronomiaren inguruko negozio unitate bat ere egongo da. Beheko solairu honetan herriko Turismo Bulegoa zabaldu da abenduaren 1etik aurrera.
Lehenengo solairuan interpretazio zentroa eta haren erakusketa iraunkorra kokatuko dira; honako hau solairu nagusia da eta gaiak txakolinaren eta ingurunearen eta pertsonen arteko elkarreragina jorratuko du, Bakiori bereziki men eginda.
Bigarren solairua aldi baterako erakusketak, ekitaldiak, aurkezpenak, hitzaldiak, jardunaldiak edo espazioa aberasteko edozein jarduera egiteko erabiliko da berariaz.
Bai solairu honetan bai eta hirugarrenean eta txikiagoa den laugarrenean ere zenbait gela aurki ditzakegu, erakunde publikoei, sustatzaile berriei, enpresa bilerei edota prestakuntza egitasmoei zuzendurik.
Bai solairu honetan bai eta txikiagoa den hirugarrenean ere zenbait gela aurki ditzakegu, erakunde publikoei, sustatzaile berriei, enpresa bilerei edota prestakuntza egitasmoei zuzendurik. Instalazio hauek ekipatzen ari dira eta aurtengo abenduaren 31a baino lehenago goragoko lerroan aipatutako erakundeen esku egongo direla esan behar da.
Horrenbestez, eraikin berri honen bitartez, udalerria azpiegitura erakargarriaz hornitu nahi dugu eskualdeko eskaintza turistikoa dibertsifikatzeko eta prestakuntza eremu bat emateko bai landa garapen iraunkorrean interesa dutenei oro har eta txakolingintza, turismo edota nekazaritzako negozioan interesa dutenei bereziki. Aldi berean, nahi genuke azpiegitura hau lehen sektoreko enpresen esperientziak elkartrukatzeko gune bihurtu; azkenik, ekintzaile berrien bilgunea izatea nahi genuke, euren negozioa sortzeko prestakuntza, laguntza eta bultzada aurkituko duten tokia, hain zuzen ere.
Txakolinguneak hirugarren eraikuntza fasean jasotako diru-laguntzak zehatz-mehatz ikus daitezke taula honetan:
III. fasea
| Ekitaldia |
Diru-laguntza eman duen erakundea |
Diru-laguntzaren zenbatekoa |
| 2008-2009 |
Bizkaiko Foru Aldundia (Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila) |
103.100,81 €
(Azpiegiturak Programa - 2008) |
| 2009 |
Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila (Leader programa) |
124.434,83 €
(Leader 2009) |
| 2010 |
124.458,58 €
(Leader 2010) |
| 2011 |
Kultura Ministerioa |
2.600.000,00 € |
Azpiko argazkietan ikusten den bezala, diru-laguntzak eman dituzten erakundeak honakoak izan dira: Bizkaiko Foru Aldundia (Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila), Eusko Jaurlaritza (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Leader programaren barruan) eta Kultura Ministerioa.
