Kirola

 

Bakion mendi bizikletentzat (BTT) egindako Josu Loroño eta Balendin Uriona ibilbideak barriztatu dira.

Josu Loroño ibilbidea Saitua ingurunetik zehar abiatzen da eta Balendin Uriona, barriz, Jata aldetik.

Bizikletaz ibilteko zirkuituak dira biak eta, ahalik eta ondoen egon daitezen, beharrezko lanak egin dauz udalak. Honela, ibilbide horreen seinaleztapena aldatu da, aurrekoa guztiz zahartuta egoalako eta ez oso egoera onean. Panel bi imini dabez bidearen berezitasunak eta ezaugarriak azalduz, momentuan momentuko kokapena adierazoz, eta abar. Panel horreek, Zubiaurrealden eta Jatan kokatu dira, zehazki. Horrezaz ganera, lehengo panelak be barriztu dira, argibide gehiago sartu ahal izateko.

Baina badira panelez ganera bestelako seinaleztapen moduak bide honeetan. Horregaitik, hain zuzen, Bakioko ibilbide honeek puntatik puntara markatu dira egurrezko munarri eta poste batzuen bitartez, beti be txirrindulariek bidea argi jarraitu daien.

Esan beharra dago, era berean, seinaleztapen barri horreetan guztietan nazinoarteko ikurrak erabili dirala. Bidearen ezaugarriei begira, eta zailtasunari jagokonez, baltz koloreak zailtasun handiko bidea dala adierazoten deusku eta horrela seinaleztatuta dagoz bai Josu Loroño bai Balendin Uriona ibilbidea. Zailtasun maila hori ezartzeko hainbat ezaugarri hartzen dira kontuan. Bakioko bide bi honeen kasuan, aldatsa kopuruak eta horreen gogortasunak hartu dira aintzakotzat.

OHARRA:

  • Honegaz batera eransten da BTT IBILBIDEAK izeneko agiria (2. atala).
  • Lehenengo atala (IBILBIDEAK) oraindino egin barik dago.