Kultura

 

Zerbitzu

Liburuaren eguna dala-eta Bakioko udal liburutegiak irakurketa agenda bat banatzen dau, liburutegi honen zerbitzu gutunak adierazoten dauenaren haritik.

AENORek egiaztatutako zerbitzu gutun honetan kalidadezko zerbitzua eskaintzeko hartutako konpromisoak jasoten dira, bai eta horreek neurtzeko parametroak be.

Liburutegia kalidadezko kontrola ezartzen jakon hirugarren udal atala da; lehenengo biak HAZ eta udaltzaingoa izan dira eta oraingoan liburutegiaren txanda da.

Bestalde, irakurketa agenda hori egin leitekezan irakurketen gomutagarri edo zerrendatzat hartu daiteke.