Bakioko Kultur Etxeak, “Rezikleta” irabazasmo bako kooperatibearen alkarlanean, 2005eko bagilaren 8tik aurrera ekimen barritzaile bateri oratu deutso Bakion.
Udalak ingurumena berreskuratze lanaren bitartez hobetzeko proiektuak bultzatu gura dauz; hori dala eta, "Irakurri ostera be" kanpaina ipini dau martxan.
Lelo horrek irakurteko ohiturea besteakaz partekatzeko premina aitatzen dau; horretarako, erabilitako liburuak berrerabiliko dira.
Sarri askotan liburu honeek pilatzen doguz geure etxeetako apalategietan edo sastarrontzietara botaten doguz, garrantzi larregirik emon barik.
Liburuak berrerabiltea, beste batzuekaz partekatzeko ixtea, gure eskuzabaltasuna frogatzeko modu bat da.
Berrerabilteko moduko liburuek txukun egon behar dabe eta gehienbat nobelak izango dira edo serie osoak.
Animatu zaiteze eta itxi liburua udal liburutegian!
Rezikletak, Gizarte Ekimeneko Kooperatibeak, irakurzaletasuna bultzatzeko material barri hau salmentan ipini gura dau eta, era beratan, eskuratutako etekinen bitartez gizarte arloko proiektuak garatzen lagunduko dau, batez be beharrizanik gehien daukan jenteari zuzenduta.
Kanpainak edade guztietako personak inplikatu gura dauz: umeak, gazteak eta helduak, bakiotarrak, aldi baterako egoiliarrak eta bisitariak.